Castellano |CatalĂ  | Galego

Merkatal dekorazioan egin ditugun iharduerak sektorean dugun esperientziak abalatzen ditu, ondorengo alor bauetan eraginkortasun osoko zerbitzua eskainiz: diseinua, planifikazioa, eraikuntza eta muntaia, kualifikazio altua duten industrialez osaturiko taldearekin eta lan bakoitzaren azkeneko ukitua zainduz.
Bitxitegien dekorazioan espezializaturik gaude. Gainera, lurrindegien sektorean dibersifikatu gara eta baita ere oso tratamentu espezializatua behar duten instalazio orotan. Erakusleihoak, beira-arasak, kutxatilak eta mota guztietako altzari lagungarriak ere neurrira diseinatu eta egiten ditugu
Egungo merkatuan gure aurrekontuak oso konpetitiboak dira, prezio, material eta kalitateak konparatuz.
Nazio-lurraldeko hainbat lekutan egindako instalazioak ditugu, Kanariak Uharteetaraino iritsiz.

BITXITEGIENDAKO INTERESGARRIA
Bitxitegia establezimendu-mota konplexua da. Bere diseinuak proiektuan erabilitako elementu guztien ikerketa zehatza eskatzen du. Gure urteetako esperientzian egunero zerbait berria ikasten dugu. Berezoa iradokizun-iturria da, dituen beharrekin eta ematen dizkigun azalpenekin denda bere neurrira deseinatzera eramaten gaituena. Teknikoki aholkua eman eta komertzioa instalatzeko material egokienak zeintzuk diren azaltzen diogu: jeneroaren erakusketarako altuera egokienak, bitxitegiaren jenerorako argirik egokiena, kristalentzako indarrean dagoen seguritate arloko araudia, bitrina eta erakusleihotan dauden argiztapenerako aparatuek sortzen duten berotasuna murrizteko aireztapen-irtenbideak eta modulo, erakustoki, erakusleiho, bitrina edo elementu bakoitzak bere funtzioa bete dain espazioaren urbanizacioa.
Bitxitegi baten instalazioa ezin da bat batean burutu eta proiektua egiterakoan adituen zuzendaritza eskatzen du.
Zure zerbitzura gaude edozein kontsultarako.

December 8th, 2007 | proiektuak dekorazioa bitxitegiak | No comments